TALDEA

Antolatzaileak:

 

  • Xabier Gamarra de ValdivielsoXabier Gamarra pilota tailerrean

Iruñean jaio zen. Zazpi anai-arrebetatik hirugarrena da. EHUean (Donostiako Campusean) Pedagogiako lizentziatura lortu zuen.

Angel Gamarra bere aita pilotari-artisaua zenez, berarengandik hartu zuen lanbidea. Era berean, palan eta esku pilotan jolasten irakatsi zion eta sortu berria zen Zesta-punta eskolan harpidetu zuen hamar urte zituela. Angel eta Manolo anaiak ere bertan jolastu ziren.

Lan desberdinen artean honakoak izan ditu: “Traperos de Emaus”-en, gizarte-bazterketa arriskuan dauden gazteentzako Lantxotegi Eskola Tailerrean eta etxerik gabeko pertsonentzako aterpetxe baten.

Zazpi urtean zehar Iruñeko Karrikiri frontoietan, Rotxapea auzoan, Ijitoentzako SARSANÍ (Calé-n osasuna) pilota-eskola sortu eta sustatu zuen.

Nafarroako Berriozarren, Euskal Jai Alai Zesta –punta eskola sortu zuren. Egun 42 ikasle ditu.  

6 urte baino gehiagotan Iruñeko Euskal Jai-en Erremonteko epailea izan zen.

1999an, Manilan (Filipinetan) puntalari profesionala izan zen. 

“Xabierrek euskal pilota bihotzean darama eta dudarik gabe, gai honetaz gehien dakien pertsonetariko bat da. Bere grinak eta ezagutzak gorengo profesionala bihurtu du eta horrez gain, dibertigarria eta harrera onekoa denez, komunikatzaile bikaina da. Behar bada, Xabier izango da frontoietako Speaker-ik onena”.

 

  • Iranzu Arguinzoniz Cebreiro.Iranzu Arginzoniz

Sei neba-arreben artean laugarrena, Bilbon jaio zen. Bere bizitzako lehenengo urteak Nafarroako Baztango Haranean bizi izan zituen. Inguru honetan, Iparraldetik gertu, lehenengoz ikusi zuen Zesta-punta, bertan baitago jolas luzearen sormuga. Familiarekin Gernikara etorri zen eta han, inguruko frontoirik politenetarikoa ezagutzeaz gain, pilotari askoren herria zela ikasi zuen.

Estatu Batuetako Floridako Venice High School-en ikasi zuen. Bertan hiru frontoi daude eta zesta-puntako pilotaririk onenak jokatzen duten lekua da.

Guzti honekin Euskal Pilota mundura hurbiltzea ezinbestekoa izan zuen.

Deustuko Unibertsitatean Soziologia eta Politika Zientzietako Lizentziatura lortu zuen eta bere tesiaren gaia honakoa izan zen: Bilboren berraldaketak hiri kosmopolita izatera eraman du.

Deustun Kongresu eta Gertaera Masterra egin zuen. Madrilen bidaia-agentea titulua atera zuen.

Gernikako Bakearen Museoko idazkaritza teknikoan lan egin zuen. Eskarmentu honetan bokazioa zein izan zitekeen asmatu zuen: gertaerak antolatzea.

“Iranzurentzat gertaera bakoitza une bakarra eta berezia da. Lan guztiari arreta eta zainketa berezia eskaintzen dio”.

Xabierren karikaturaIranzuren karikatura

Xabierrek eta Iranzuk 2007an elkar ezagutu zuten eta hainbat pilota-gertaera era ez profesionalean antolatu ondoren, euren lan-ekintza mundu honetara zuzentzea erabaki zuten.

Honen ondorioz, 2009an eta egitasmo zehaztu baten ostean, Bilbao Jai Alai sortu zen, Bilboko Udaletxeko Lan-Ekintzaren aholkularitzari esker.

Mariluz, Ruth, Koldo, Ana Txintxurreta… Eskerrik beroena zuen laguntzagatik.

 

IRANZU ETA XABIER