HERRI KIROLAK

 

INDAR ETA ERRESISTENTZIA duen izugarrizko ikuskizuna!

"Agian zelaiak soiltzean zetzan bere jatorria, trabak kendu, haitz zein harri, lurra emankor bihurtuz; orain kirol izatea (harri hauen itzultzeaz), herri batek ohiko duen asmo ludikoari baino ez dagokio, esfortzuaren muga gainditzeko eta lanerako grina bikoizteko prest dagoen herri ausarta” Beñat A.C.

Badakigu Euskal Herriko jendearen ezaugarrien artean honakoak daudela: langile sutsua, berbakoa eta indartsua izatea. Topiko hauek Herri-kiroletan erabat nabariak agertzen zaizkigu, lana kirol bihurtu baita eta indarra eta erresistentzia ezinbestekoak baitira. Garai bateko euskaldunen aisia, lana lehiaketa bihurtzean oinarritzen zen eta era honetan familiako izena, ohorea eta ekonomia garaituta geratzen zen. Hainbat bertsolarik abestutako balentriak haran eta herrietatik zabalduak izaten ziren.

Herri-kiroletan gizonak bere aurka jokatzen du, berarizko gainditzea nabaria da eta indar fisikoa eta gorputz kemena ezinbestekotzat joten ditu. Segurtasun fisikoa ez dago arriskutan eta ez da elkar-joterik suertatzen.

Euskaldunen bizitzan betidanik egon den apustua egitea ezinbestekoa zen, normalean partaideak bere indar eta kemenari etekina ateratzeko prest baitzegoen. Apustari zioten grina zela eta, ikusle askok diru-sarrerak eta aurrezkiak galdu eta irabazi ez ezik, gerriko, jaka, zapata, idi, behi, txerri, oilo, etxeko ate, burdinazko balkoi, koltxoi… eta batzuetan baserri osoa ere jartzen zuen kolokan. 

Herri-kirolik ezagunenak honakoak dira:

  1. HARRIJASOTZAILEAK
  2. AIZKOLARIAK
  3. SOKA TIRA

 

 

 

Harria

 

- HARRIJASOTZAILEAK: Euskal tradiziozko indar-jokua da non irudikatzen den lurra goldatu eta gero harriz garbitzeko ohituran eta harri handiekin baserriak eraikitzeko eran. Kirolariak lehiatzen dira harriak jasoz, ahal denik eta aldi gehien, itxura, tamaina eta pisu desberdinetakoak erabiliz.

 

 

 

 

 

 

 

 

Harrijasotzailea

Enborra

- AIZKOLARIAK. Egurra lortzeko mendian egiten zuten lanean du oinarria. Egur hori eraikuntzarako eta ikazkinentzako erabiltzen zen. Eguraldi baldintza kaxkarretan, baso aldapatsu eta trokatsuetan taldeka lan egiten zuten eta ordutik baziren lehian gazte hauek ea nork arinago botako zuhaitza. Errebantxak herriko plazan etgiten ziren herria testigu zela eta izugarrizko apustuak egiten zirela.

Herri-kirol hau lurralde askotan ezaguna da, batez ere Estatu Batuetan eta Europa iparraldean non nazioarteko txapelketak egin eta urtero-urtero euskaldunak irabazle agertzen diren. Zeharka dagoen enbor handia hartu eta aizkoraz denbora laburrean moztu behar dute. Bere entrenatzaileak denbora hartzen dio ia bere marka gainditzeko gauza den.

 

 

SOKATIRA

  Emakume edo gizonezkoen talde bik (alderdi bakoitzean 8tik 10ra) sokatik tira egiten dute, bakoitzak bere aldera, aurkaria arrastaka bere eremura ekarri arte. Ofizialki lehia egin daiteke: lurrean, belarrean edo gomazko zoruan. Europa osoan lehiatzen da nahiz eta kirol-olinpikoa izan, dena den arazorik ez litzateke izango dagoen zaletasuna handia baita. Euskaldunok munduko talderik onenetarikoa dugu.

Jatorria non duen kirol honek ez dakigu zehatz-mehatz baina badirudi hainbat teoria izan daitezkeela egokiak, iraganeko hainbat lanek badute kirolaren antza eta. 

·     Egunero, itsas-gizonek soka lodiak erabiltzen zituzten itsasontziak kaira hurbiltzeko, mugitzeko edota gelditzeko. Edozein itsasontzitan sokak beharrezko tresnak izaten dira eta horregatik, betidanik, marinelen artean lehia sortu izan da norkgehiagoka areagotuz itsasontzi desberdinen artean eta erronka izan ohi da indar gehien nork duen.

·     Baserrietan ere sokak erabili izan dira honakoetarako: animaliei tiraka egiteko, tresnak eta materialak igotzeko, enborrak lurrera botatzeko etab. Baserriko lanerako tresna hau ezinbestekoa da eta badakigu baserriko lanetan dutela jatorria Herri Kirol gehienek. Hau dela eta, gure baserrietan duela jatorria joku honek esatea ez litzateke zilegia.


Sokatira Bilboko Areatzean

 

Gure ikuskizunetan honakoak antolatzen ditugu: momentuko harrijasotzailerik, aizkolaririk eta sokalaririk onenak eta sariak irabazitakoak dakartzagu. Hauekin, indar eta trebezia izugarria duten ikuskizun bikainak antolatzen ditugu, eta hauez gain, animazioa, zuzeneko apustuak, turismo-gida espezializatua, eta musika ere gure antolamenduaren barne egon daiteke. Esperientzia hau ikuslearentzat ahaztezina izango da euskaldunen izaeraren ezaugarri nagusiak frogatu, ikasi eta ezagutuko ahal izango dituelako.