EUSKALDUNAK

EUSKALDUNAK EUSKAL HERRIAN bizi gara

(Euskaraz hitz egiten den lurraldean) 

 

Euskal Herria Europako hegoaldean kokatzen da. Bere zabalera: 20.947 km2.

Euskal Herriko lurraldeak. Europan kokapena

Sei lurralde edo herrialdez osatua dago (7 Nafarroako banaketa izango ez balitz) eta administratiboki bi estatutan banatuta dago: Frantzian eta Espainian. 

Baskoiak, euskaldunak edo vizcaínos (horrela deituak izan gara historian zehar) Europako herririk zaharrena gara eta ez dakigu jatorria zein den.

Ziurtasun handirik gabe, betidanik lurralde honetan erabili izan dugun hizkutza euskara edo “lingua navarrorum” izan da. Horregatik lurralde hau Euskal Herria izenez ezagutua da, bertan, herrian (lurraldean), euskaraz hitz egiten delako.

 

Euskaldunen jatorria ulergarriagoa egiteko eta euskaldunak nortzuk garen jakiteko.

Euskal kulturak, historiagile eta antropologo gehienen arabera, franko-kantauriko historiaurreko zibilizazio baten zuzeneko jatorria du. Kultura hau iberiar penintsulako iparraldean eta Frantziako hegoaldean kokatua zegoen eta kontinentean jarraipena duen herri hau Europako zaharrena da.

Hain aspaldira joan gabe, Antxo VI. Errege-aldian, XII. mendean, Nafarroaren aldeko askatasuna, lurraldetasuna eta nortasuna aldarrikatzen zen (euskaldunak zeuden lurraldeak barne).

Hegoaldetik Gaztelako eta Aragoiko erresumek eta iparraldean Frantziakoak, euskaldunen lurraldean hartu zuten (XIII. mendetik 1512ko uztailera arte, Amaiurgo Gaztelua azkena izan baitzen jausten). XVII. mendera eta Frantziar koroak hartu arte,kontinente aldeko Nafarroa askea izan zen.

Ikurriña

 

FORUAK: 

Era orokorreko legeak dira, lurralde bakoitzean sortuak eta askatasun handia zuten garaian erabakiak.

Foruak arau-bilduma dira, Zuzenbide pribatuez eta herrikoez osatuak, Nafarroa eta euskal herrialdeen administrazioak arautzeko erabiliak.

Foruak ohituretan eta erabileretan oinarrituak dira, eta hauetan, pentsakeren eta sentikeren era bereziak ikus daitezke. Bizkaiko kasuan, foruen erabilera eta gobernua Gernikako Batzar-etxean eratzen zen milurteko haritzaren ondoan, betiere, XV. mendetik euskal herriaren askatasunaren irudia baitzen.

 

Gernikako arbola eta Batzar-etxea

 

 

Gaur egun, Euskal Herriak (Lapurdi, Nafarroa, Zuberoa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia) nahiz eta administratiboki bi estatu desberdinetan bananduta egon, euskara, kultura eta herritarren izaera mantendu izan du eta betidanik nahi izan duen moduan, herri askea eta bakean bizi dena izatera heldu nahi du.

 

Lurraldeak eta hiriburuak:

  • BIZKAIA: Hiriburua: Bilbao.

Bizkaia. Ipar-mendebaldeko lurraldea da. Zabalera: 2.217 km². Zazpi eskualde eta 112 herritan 1.200.000 biztanle ditu. Kostaldea: 80 km.

Lurralde honetan biztanle gehien bizi da eta desberdintasunak handiak erakusten ditu: batetik, Bilbao, Barakaldo eta Getxo hiri-handiak eta bestetik txikiagoak: Urdaibai (UNESCOren Biosfera Ondarea) bezalako natura paisaiak, Karrantza, ondoan Pozalaguako kobak, Omako Basoa etab).

Bilbo, hiriburua, 1300. urtean sortua, kostaldeko Done Jakue bidean kokapen ezin hobea du eta era berdinean portuagatik merkataritza control-gune aparta da. 1511n Bilboko Kontsuletxea sortu zen eta merkataritza hiria izatera heldu zen, Gaztelako lautadatik hirira ateratzeko bide aproposa baitzen. Horrela, 1850ean, lehen labe-garaia sortutakoan gure lurraldean Industria Iraultza garatzen hasi zen. Ordu honetatik aurrera, ekonomia ekintza siderurgian eta ontzigintzan oinarritu zen. Garai honetan, Bilbo hiri aberatsa eta opatsua egin zen nahiz eta industria paisaiak kutsadura ekarri eta bestetik, industriaren menpekotasuna esklusiboa zuen hiria agertuz.

1970eko krisialdian, Bibon langabezia erabat igo zen eta inguruamariaren kutsadura zela eta, hirigintza aldaketa beharrezkoa zela sumatu zuen eta honen ondorioz, errautsetatik ateratzeko gauza izan da. Ardatz nagusiak honakoak izan dira: berritzea, berraldatzea, zerbitzu hiria suertatzea, kultur turimoa, ekonomi gehikuntza, kultura-aniztasuna, garapena eta iraunkortasuna.

Bilboko ikuspegia Guggenheim museo ondoan

Arkitektura zaleentzat Bilbora etortzea ezinbestekoa da, bi motatako eraikinak ikus baitaitezke, batetik neobarrokoak, eklektikoak, arrazionalistak eta modernistak, euren artean: Arriaga Antzokia, Bilboko Udaletxea, Abandoko Geltokia, Campos Eliseos Antzokia, eta bestetik lan berria eta artisten berreraiketak, bereziki: Guggenheim museoa, Alhondiga, Iberdrola dorrea, Bizkaia frontia, Zubi-zuri, Isozaki dorreak…

  • GIPUZKOA: Hiriburua: Donostia-San Sebastian

Gipuzkoa. Erdiguneko lurraldea. Zabalera: 1.909 Km2. 88 herritan 800.000 biztanle inguru daude. Kostaldea: 66 km.

Paisaia aldetik eta ekologia eremuan balio handiko lurraldea da, bereziki kontutan hartzen baditugu, kostaldeko herriak, hondartzak eta itsaslabarrez beteriko haitzak. Ederrak dira, Zarautz, Hondarribia eta Getaria bezalako herriak.

Donostia, hiriburuaren aurretik zegoen Erdi aroko hiria, 1180. urtean Nafarroako Erresumako Antso Jakintsuak sortu zuen. Hau izan zen Nafarroako itsas-portua eta horregatik gaztelak 1200. urtean militarki indarrez hartu zuen. Ordutik, bere kokapen onari esker, goi mailako merkataritza izatetik militar plaza izatera heldu zen eta honen ondorioz hainbat sute eta setio jasan izan zituen. Alfonso XII.a hil zenean, bere alargunak, Maria Cristina ereginak Miramar Jauregia hartu zuren udaldirako eta horregatik frantsez eta errege-giroko hiria bihurtu zen eta honi esker, Europa mailan turismo-ekintzaren garapena suertatu zen.   

 Donostiako Kontxa badia Igeldotik

Gaur egun, hiri zoragarri honen hainbat edertasun bereiz ditzakegu: Kontxa badia (munduko hondartzarik politena duen hirugarren hiria), gastronomia izugarria eta Nazioarteko Zinemaldia

 

  • ARABA: Hiriburua: Vitoria-Gasteiz

Araba, Hego-ekialdeko lurraldea. Zabalera: 3.3037,50 km2. 50 herri eta 325.000 biztanle ditu. Ez du kostalderik.

Bere orografía, paisaia eta klima desberdina direla eta, Araba bakarra eta aipagarria duen izaerakoa da. Mendi-kateak, haran berdeak eta lautada zabalen artean, Arabar Errioxako ibarrak (mahastien lurra). Paisaiaren kalitatea goi mailakoa da dituen natur guneei esker: Valderejo, Entzia edo Izki, Laguardiako aintzirak, Gesaltza (eskailera itxura duten terraza zuriak) eta beste lurraldeekin batera dituen natur parkeak: Gorbeia, Urkiola, Aizkorri eta Aramaioko harana (euskal Suitza izenez ezaguturikoa, baserri eder sakabanatuengatik) eta azkenik Gorbeiako parkea, natur eremu izugarri, mendizale eta baserritarra.

Vitoria-Gasteiz. Hiriburua, lehendik zegoen Gasteiz herrixkaren gainean sortu zuen Nafarroako Antso IV. Erregeak 1181an. Hiria, militar eremu estrategikoa zenez babesteko eraiki zen. Hiri-gotorleku hau kale nagusi batzuen gainean zegoen kokatua, kale aldapatsuetara eta kantoi estuetara lotuak. Erdi Aroko hiria dela ikus daiteke: gremioen eta artisauen izenak dituzten kale hertsiak (Cuchillería, Pintorería eta Judería ), elizak, komentuak, eta Andra Mari katedrala (nahiz eta lanetan egon bisitaldiak antolatzen dira). 

Vitoria-Gasteizko Andre Mari Zuriaren enparantza

Gaur egungo hiriburua GREEN CAPITAL izendatua izan da, parke eta lorategiz beteriko eraztun-berdea baitu eta goi mailako ekologi interesduna den Salburuako Padura barne baitago. Aipagarriak dira ere: arte-garaikideko Artium Museoa, kaleko eskultura ederrak eta gorengo mailako gastronomia izanda GASTRONOMIA HIRIBURUA izendapena.

 

  • NAFARROA: Hiriburua: Pamplona-Iruña.

Nafarroa. Hegoaldean dagoen herrialdea. Zabalera: 10.290 km2 eta 272 herri. 700.000 biztanle. Ez du kostarik.

Europako erresumarik zaharrenetakoa dugu, kristo aurretiko II. mendetik bere moneta propioa baitzuen. Gaur egungo euskal lurraldeak barne zeuden eta erresumaren mugak Europako Pikoetara, Burgos hiribururaino eta Numanciaraino eta ekialdetik Kataluniako kostalderaino, Pauraino eta Iparraldetik Bordeleraino.

Herrialdeko lurralde gehiena menditsua da, Pirinioetako mendikatea lehenengo dago eta bere iparraldeko aldean mendi-serrak daude eta hegoaldean lautada zabalak. Honako ereduak ederrenetakoak dira: Iratiko oihan zabala, Bardeak, Irunberriko arroileko haitzarte izugarriak eta Baztango Haran izugarria.

Iruña. Hiri hau, kristo aurretik 90. Urtean Pompeyo Magnok sortu zuen eta baskoien hiriburua zen: Pompaelo. Hasierako hiru burgu eta guda-elizak ikus daitezke: Navarrería, San Cernin eta San Nikolas. Bakoitzak bere itxura eta gotorleku-elizak mantentzen ditu eta hauetan kokatzen zen Erdi Aroko antzineko hiria, hesiz inguratuta. Bere kale estuak, plazak eta jauregiak dorretxe eta kanpantorreetatik zelatatuak izaten ziren.

Iruñeko udaletxea San Ferminetan

Iruñean munduko jairik ezagunena ospatzen da: San Ferminak. Hernest Hemmingway idazleak bere eleberria "The Sun Also Rises" (Jaia)n aipatzen zuenez ospetsu egin zuen. Amaigabeko jai itzel hau, urtero uztailaren 6tik 14ra ospatzen da. San Ferminetako protagonistak dira zezen biziak, hiriko kaleetatik goizero egiten dituzten entzierro arriskutsuetan ikus baitaitezke. Goizeko zortzietan, mundo osoan eta egunero, minutu gutxitan, bat egiten korrika egiten duten zezen eta korrikalariekin.

  • LAPURDI: Hiriburua: Baiona

Lapurdi: Pirinioetako iparraldeko lurraldea. Zabalera: 857 km2. 41 herri eta 241.872 biztanle. 

Baionan jadanik erromatarrak bizi izan ziren eta hurrengo mendeetan, vikingoen (844. Urtean) eta normandoen zanpatzeak suertatu zuren 982. urtean Baskoniako Dukeak denak kanporatu arte. Ingurune honetan lehen ekonomi jarduera balearen arrantza izan zen eta geroago bakailaoarena. XVI eta XVII. urteetan arrantzale asko kortsario egin ziren eta horregatik ingelesek kostalde honi “sugegorri había” deitu zioten. Nafarroa eta Inglaterraren menpe egon zen XV. mendean Frantziak bereganatu arte.

Udaldirako frantsez turismoa hurbiltzen da Lapurdiko kostalde honetara. Hondartza itzelak, Hendaia, Bidarte eta Miarritze bezalako herri eta hiri politak eta zainduak daude eta kostaldean zehar haitz izugarriez osaturik, garai batean europar erregeak erakartzeko gauza izan zen. Hauez gain, Belle Époque bizi izan zuten goi mailakoak ere herrialde honetara gerturatzen ziren.

Baiona: Hasierako erromatarrek kanpalekua hiriko goi aldean kokatu zuten, era honetan gotorleku garrantzitsua izan zen. Penintsula eta Ingalaterraren arteko bide garrantzitsua bihurtu zen eta honen ondorioz itsaso urrunera joateko lehenengo ontziak eraiki ziren.

Gaur egun, edozein bazterretan ikus daitekeenez, Baiona oso hiri animatua eta historiaz betea dugu. Gunerik jendetsuena Baiona Ttipia da eta harekin batera Gaztelu berria, dorre borobilduak eta hiru metro zabalerako hormak dituela. Aparta da ere lau dorre itzelak dituen Gaztelu Zaharra. Notre Dame Katedrala ere oso polita da Euskal Herriko gotiko obra garrantzitsuena baita.

Bertako merkataritza kaleetan denda ugari bisita ditzakegu eta dotoreena da Victor Hugorena XVII eta XIX. mendeetako balkoi forjatuak baititu. Erdi Aroko zurezko eta adreiluzako etxeak dituen beste kalea ere aipagarria da: Saliersekoa. 

Baionako ikuspegia

  • ZUBEROA: Hiriburua: Maule-Lextarre

Zuberoa: Pirinioetako ekialdeko lurraldea. Zabalera: 785 km2. 42 herri eta 15.925 biztanle. Ez du kostarik.

Xiberua (bertakoek deitzen duten bezala), Euskal Herriko herrialderik txikiena, populaziorik txikiena duena eta ezezagunena da. Nekazal gizarte honek ez du industrializaziorik ezagutu, eta turismoari begira ere ez ditu oraindik bere izugarrizko baliabideak behar beste garatu zerbitzu eta azpiegituren bidez. Herrialde hau berezia da, desberdina, eta askotan ez dirudi Euskal Herrian gaudenik ere.

Horrela, paraje berdeak izugarriak dira, eta betidanik hortxe egon direla dirudi, milaka urtetan ukitu gabeko lurralde garbiak bailiran, baserriek ere teilatu urdin edo grisa dute, ez dira ikustera ohituta gauden gorri kolorekoak...

Beren historia propioa dute, beste inon antolatzen ez diren pastoral eta maskaradak bezalako ikuskizunak, kantatu edo dantzatzeko era berezia...

Mauleko ikuspegia eta frontoi baten partidua

Maule-Lextarre: Hiri txiki hau Souléko haran ederraren erdigunean kokatua dago eta koloretsua eta atsegina agertzen zaigu. Hiriko muinoan Erdi Aroko gaztelua bisita dezakegu eta bertatik ikuspegiak zoragarriak dira. Bere kokapen ona, jatetxe eta ostatu anitzak direla eta, Maulera pilo bat txirrindulari eta mendizale hurbiltzen dira, Donibane Garazi eta Sararuntz euren bideak hasteko.