FROGA ITZAZU BASERRIKO JOLAS ETA KIROLAK!
Euskal tradiziozko jolasen eskaintza zabala dugu eta hainbat ekintza antolatzen ditugu bere inguruan: TEAM BULDING, IKASKETA BIDAIAK, LAGUN-TALDEAK, etab.
Edozein frontoi edo eremutan antola daitezke baieta jatetxe desberdinek dituzten aisiarako zabalguneetan.
Era bi ditugu guzti hau antolatzeko: taldeak frogatuz dibertsioa lortzeko edo taldeen artean denbora eta erresistentzia neurtuz lehiaketa egiteko.
Nazioarte mailan lehiatzen duen talde profesionala ere badugu, non froga desberdinak eginez ikusleentzat izugarrizko erakustaldia ematen dizkiguten.
Jolasak errazak dira, trebezia eta erresistentzia frogak baitira. Gehienak baserriko tradiziozko lanetan oinarrituak dira. Ez dira umeen jolasak soilik, baizik eta baserriko familiako kide guztiak dira partaide. Azoka eta herriko jaietan eta herri guztia partaide izan dadin, jolas hauek plazetara gerturatzen dira.
JOLASAK izenez ezagutuak dira non lehia alde batera utzirik, dibertsioa eta partaidetza garrantzitsuak diren.
JOKUA | ORAINA | LEHENA | |
1 |
Lokotx Jasoketa: Baserriko jolas honetako partaideek arto-buruak jaso eta otzaran utzi beharko dituzte. Normalean otzaratik hurbilen dagoen buruarekin hasiko dira eta txanda bakoitzean bat baino ezin dute hartu. Jolasa txandaka antolatzen da, eskua pasatuz eta bertan trebezia eta arintasuna premiazkoak dira. |
||
2 | Boloak: Boloak nahiz eta nazioarte mailan ezagutzen den jokua izan, Euskal Herrian betidanik izan du arrakasta eta horregatik, hainbat plaza, aterpe, eliza eta baserrietan bolalekuak aurki ditzakegu. Euskal Herrian, behar bada, iadanik bazegoen boloa lehen milurtekoan, hargin bizkaitarrak boloetara jolasten egoten baitziren. |
|
|
3 | Ferra jokoa: Taldean banatuta, lurrean sartutako makila batera ferrak botatzen dira. Makila ferraren barruan egotea lortu behar da. | ||
4 | Gizon proba: Pertsona batek baino gehiagok pisu handidun harria, sokekin lagunduz, arrastaka eraman behar dute. Partaideen kopuruaren arabera harrien pisua aldatu egiten da. Bakarrean ere egin daiteke harri arinagoak erabiliz eta era honi “Alakanteko turroia” deritzogu. | ||
5 | Hanka paloa: Euskal Folklorean, badira hainbat pertsonaia erraldoi hankapaloetan dabiltzanak eta aspaldi artzainek erabiltzen zituzten artaldeak goitik ikusi ahal izateko. Gure errepertorioan nazioarteko jolas hau ez egotea barkaezina litzateke. | ||
6 |
Igela jokoa : Edozein lurraldetako taberna edo txokoetan aurkitu daitekeen jokua da. Burdinezko igelaren ahoan txanponak sartu behar dira eta munduko beste igeletan ez bezala euskaldunak ahoko zuloa baino ez du. |
||
7 | Ingudea: Buruaren gainetik eta goiko plakaraino burdin zatia altzatu behar da. Dibertigarria da oso, egiten duzun indarrari esker geroago eta arinago egiten baituzu mugimendua. | ||
8 | Lasto altxaketa: Triangelu itxura duen egiturak, soka bati lotuta lasto-fardela eusten du. Altzatzerakoan egiten dugun indarrak kontrakoa egiten du eta gure gorputza beste aldetik metro batzuk altzarazten du. Jolasetan politenetarikoa da. | ||
9 | Orga tira: Zurezko gurdia altzatu behar da eta bere ardatzari buelta eman behar zaio. Froga gogorrenetariokoa da indar izugarria behar baita. | ||
10 | Trontza: Egurrak moztu behar dira bikotearen laguntzaz. Jendeak joku gustuko du algara eta sentipenagatik. Edalontziak gainean jartzeko erabiliko duten egur zatia eraman daiteke. | ||
11 | Txingak: Betiko jokua dugu eta euskal txapelketak ere antolatzen dira. Esne-kantinak irudikatzen dituzten pisuekin ibilbide bat egitean datza. | ||
12 | Ziba: Betiko xibari dantzarazi behar zaio. Irabazlea da denbora gehien dantzan egitea lortzen duena. | ||
13 | Zakulariak: Lasto-zakua garraiatu beharrreko jokua da. Taldeka eta tarteka jolasten da eta zure kideari zakua eman behar diozu zure ibilaldia bukatu eta gero. | ||
14 | Zaku lasterketa: Korrika egiten dutenek, saltoka, zakuaren barruan joan behar dira. | ||
15 | Soka-Tira: Soka tresna dutela, talde bik tiraka egiten dute eta talde aurkaria euren aldera ekartzen saiatzen dira. |
|
|
16 | Toka: Distantzia zehatz batetik, jokalariak kutxa barruan dagoen burdinazko xaflari eman behar dio. Lekuaren arabera, 6tik 10ra bitarteko piezak erabiltzen dira. |
|