DANTZATU ETA GOZATU EUSKAL DANTZEKIN!
Voltairek, “La Princesse de Babylone” liburuan honakoa dio: “…Pirinioen oinetan, euskaldun edo baskoiak bizi edo hobeto esanda dantza egiten dutenak (jauziak egin)…”
Euskaldunentzat, dudarik gabe, dibertsiorik gogokoena dantzan egitea da. Herritarrek (gazte eta adinekoak) dantzaren inguruan batzartzen dira eta hauez gain, ohituren arabera, amek ere, umeak besoetan dituztela, dantzan egin behar dute, aberriko jaien musika gazteak euskaldun umearen belarrian txikitatik jo behar baitu.
Lurralde bakoitzak bere dantza propioak ditu, hau dela eta, aniztasuna itzela da eta euskal kulturaren partaide garrantzitsua litzateke. Hain lurralde txikia izanda gurea, ez dago inon beste herririk hain eskaintza zabala agertzen duenik.
Gizarteko dantzei buruz hitz egiten badugu, erromeriak aipatuko ditugu, non gazteak hainbat dantzen saioak egiten zituzten: jotak, mazurkak, pasodobleak… Inguru eta lurralde bakoitzeko aisiazko eta gizarte ekintzaren barne zeuden.
Ballet klasikoa Parisen sortu zen XX. mendearen hasieran, non hasierako partaideak lapurtarrak ziren (iparraldekoak), beraien pausu eta koreografiak nagusitu zirelarik.
Euskal dantzak sailkatzekotan bi motatakoak bereiz ditzakegu. Lehenengoa: mutilenak, neskenak eta mistoak, eta bigarrena: erromerietakoak, ezpatenak eta jai-bukaerakoak.
Dantzetan mota askotariko tresnak erabiltzen dira: ezpatak (laburrak eta luzeak), makilak (laburrak eta luzeak), uztaiak eta brokelak (ezkutu txikiak).
Dantza motarik ezagunena, gaur egun, soka-dantzaren moldaketa da : aurreskua (aurreko eskuarena). Plazatik zehar, mutilak bueltaka zebiltzaten bitartean neskak atera eta korruan sartzen saiatzen ziren. Une horretan aurreskularia agertzen zan bere dantza egiten (gaur egun bakarka egiten duena).
Une honetako dantzarik ezagunenak honakoak dira:
Badira era askotariko eta tradizioan jatorria duten hainbat miragarrizko euskal dantza. Batzuk aipatzearren: Larrain dantza, soka-dantza, ingurutxoa, zortzikoa, karrikadantza, biribilketa, kalejira, porrusalda, uztai-dantza, gerriko-dantza, etab.
Gure ikuskizunetan nahi baduzu tradiziozko euskal dantza animatuak gehi ditzakezu. Beste gertaerez gain, hauetan egon daitezke: afarietan, ospe handikoei egin beharreko harreretan, kongresu eta batzarren inaugurazioetan. Nahi izanez gero, dantzak ikasteko ikastaroak ere kontrata ditzakezu oinarrizko pausuak ikasteko eta bertako erromeri euskaldunetan arlo honetan jakitun zarela agertzeko.