PILOTA JAIA

 

Bila ezazue Jai Alaia, ehizan, festan eta errezoan! Beñat A.C

JAI BEREZI hori ospatzeko, aukeratu tradiziozko era hau!

Dibertigarria izan daiteke!

Happy birthday

 

Euskal tradizioekin ondo pasatzeko aukera eskaintzen dizugu!

Lagunekin batera, pilota-partidua (apustu eta guzti) joka dezakezu. Norkgehiagoka zuen artean izango da. 

 Adin guztientzat eta talde handiak barne, baserriko jolasak ere antolatzen ditugu.

 

  •  Urtebetetzeak: Urtebetze berezia antola ezazu: tarta, txokolatea, ezusteko opariak, musika, opari eta txapelak irabazleentzat.
  • Ezkongabeei agurrak: Taldearentzat esklusiboki frontoia eta taberna-barra eskaintzen da. Pilota-partidua apustuekin antola dezakezu. Ezkongabea pilotariz jantzi eta izerdi patxetan jar dadila!
  • Ezusteko oparia: Euskal pilota jokuari hurbilketako “ikastaroa” opari ezazu. Egun zoragarria eta berezia izango da. Oparitu tradizioa eta dibertsioa.
  •  Lagun-taldeen jaia: Antola ezazu lagun-taldearen jaia frontoian. Tradiziozko ekintzak eta apustuekin batera partiduak dituzue aukeran.
  • Enpresa Gymkhana, team bulding: Lankideen arteko harremanak hobetzeko ekintza berezia da. Euskal tradizioaekin kirola egin ezazu eta dibertsioa bermatuta izango duzu!

Pilota partiduak nahi duzuen eran jokatu ahal izango dira. 2, 4 edo 6 pilotarirekin, partiduaren ostean, taldeak koloretan bananduko ditugu euren artean lehian egiteko.

Sailkapenerako txanda antolatuko da, final-aurrekoa eta amaierako partiduan, Txapelduna eta Txapeldun-ordea izango ditugu.

Jai alai urtebetetze bateko lunch-a

 

Baserriko jolasak adin guztietarako pentsatuta ditugu, errazak baitira eta partaide asko batera egon baitatezke. Haurtzarora bidaiatu eta zatoz tradiziozko jolasik dibertigarrienak ezagutzera!

Parte-hartzaileak zesta-punta eskuan dutela


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

PILOTAREN EGUNA 

Gure helburuen artean eta era berean gure ilusiorik handiena hau da: EUSKAL PILOTAREN EGUNA sortzea. Herri eta hiri bakoitzak (bere egutegian) kirol berezi honen ospakizuna egin dezala.

Egun horretan jaia eta ospakizuna nagusi izatea dugu helburu. Egun batean, herritarrak hurbildu daitezela honakoak ezagutzera: euren frontoia, pilota-eskola eta geure kultura. Pilota joku desberdinak, tailerrak eta frontoiari eta herriko pilotariei buruzko erakusketak antolatzen ditugu. Herritar guztientzako euskal pilotari buruzko gozamena eskaintzea da!

Egun horretan beste ekintza osagarriak ere antolatu daitezke, besteak beste: bertso-pelota, herri-bazkaria, janari-lehiaketak, dantzak, zuzeneko musika, herri-kirolak, azoka edo herriko edozein jai adierazpen. Lortutako diruarekin hainbat ekintza antolatu daitezke, euren artean, eskola-pilotarako materiala erostea, adin txikiko pilotarien alde lan egiten jarraitzeko.

Parte-hartzaileak frontoian agurtzen