PILOTA EXPERIENCE

“Pilota arte bizia da;  espazio berean eta bat-batekotasunean ehizlariak (pilotaria) eta ehizatuak (pilota) bat egiten dute, eszena bakarra eta errepika-ezina bihurtu, arte bizia eta aurreikusitako gidoirik gabe” (Oteiza 1988)

 

Euskal Pilotari buruzko ESPERIENTZIAK

 

PILOTA EXPERIENCE, gure ikuskizunean, munduko pilotaririk onenak eta maila gorenekoak parte hartzen dute. Ikuskizuna zoragarria da eta bertan, ikuslea partaidea eta protagonista da: hasieran apustuekin eta gero LEHIA NAGUSIAREKIN   

 

 

PILOTA ESPERIENTZIAREN TIMING-A:

Pilota nola egiten den azaltzen

1-     AURKEZPENA

Aukeratutako frontoian bilduko gara. Euskal Herrian zehar frontoi mota asko dago eta herri bakoitzean gutxienez frontoi bat dugu. Gustukoa duzuen frontoia aukera dezakezue. 

Pilota mundura hurbilketa. Euskal Pilota zer den azalduko dugu: historia, oraina eta geroa. Bezeroaren jatorriaren arabera azalpenak egokitzen ditugu, Jai Alai mundu osoan egon baita. Munduko herrialde guztietan pilotaren inguruan jolas desberdinak garatu izan dira.

PILOTAREN MUSEOTXOA, erakusketa ibiltaria da. Euskal pilotaren modalitateak erakutsiko dira: palak, zestak, xareak, eskularruak… Elementu bakarrak dira baina froga eta eta ikutzekoak. Pilota tailerra egingo da non gure artisauak irakatsiko digun pilota nola egiten den.

 

      

  2-    PILOTA IKUSKIZUNA

Pilotarien agurrarekin partidua haisko da eta horrekin batera apustua. Tradizioz, pilotariak jendearen aurrean aurkeztu behar dira eta “paseotxoa” egin gabe ez da partidua hasiko. Begiraleek txartelak bananduko dituzte. Euskal pilota eta tradizioetan espezializatuak izateaz gain, hizkuntza bat baino gehiago hitzegiten dute eta apustuak partaideen artean banantzea dute helburu. Pilotariek janzten dituzten koloreen arabera izango dira txartelak: urdinak eta gorriak. Jaun/andreok egin apustuak mesedez! 

Opariak. Irabazi duen pilotariaren koloreko txartelak dituztenek oparia jasoko dute. (Euskal irudiak dituzten oroigarriak dira).

Zesta-puntako jokalariak frontoian jokatzen

  3-    PILOTA EXPERIENCE

Partaideak, pilotari eta begiraleak lagunduta, pilotalekura jeitsiko dira. Ikuskizunaren ostean denek jolastu nahi direnez era horretan frogatu ahal izando dute. Dantzaren antzera, aldaka eta beso mugimendua da. Adin eta egoera desberdinetako pertsonentzako egokitutako eskarmentu aproposa da. Egun batez pilotaria naiz!

Pelota experience-ko parte hartzaileak Pelota experience-ko parte hartzaileak pilotariekin Pilotaria zesta-puntan jokatzen irakasten

4- JENDEAREN AURREKO LEHIA. Parte hartu nahi dutenek, hormaren kontra pilota bota eta hartu beharko dute froga batzuk betez. Froga hauek hobeto betetzen dituztenen artean irabazlea nor den erabakiko da. Hobeto egiten dutenek, txapelak jasoko dituzte (lehiako irabazleari ematen zaion euskal txapela tipikoa).

Pilotaria zesta-puntan jokatzen irakasten Pilotaria zesta-puntan jokatzen irakasten Pilotaria zesta-puntan jokatzen irakasten

 5- AGURRA

Opari modura eta jolasean jarraitzeko, honakoak eraman ditzakete: pilota, zesta, praka-zuriak, kamiseta edo behar dutena… Opariak eta oroigarriak guztientzat!


Parte-hartzailea pilotarien argazkien ondoan

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

6- TALDE-ARGAZKIA egingo da.