I+D+I > FRONTOI ERAMANGARRIAK

FRONTAINER: FRONTOI ERAMANGARRIA

Frontoiak euskal eraikinak dira, asmakizun arkitektoniko esklusiboa eta munduan ezagutzen den lehen kirol-eraikina.

Proiektu honetan frontoi eramangarriaren diseinua garatu dugu, kultura eta modernitatearen ikuskizun hau leku 

desberdinetara eramatea ahalbideratzen baitu batez ere muntaketa eta desmuntaketa oso erraza baita.

Frontoi eramangarri hau birziklatutako kontainerrean egiten da, erabilera berrira egokitu baitugu.

Izenaren jatorria: Frontoia + kontainer = frontainer. 

 

 Frontainer-aren atalak

 

Frontainerrean leku desberdinak daude baina nagusia frontoia da.

Frontoi eremuaren neurriak honakoak dira: zabalera (3,8 m) x luzera (8,3 m) x altuera (3,7 m).

  • ·        Argi-indarra: 220 w.
  • ·        Frontoiaren pisua: 5 Tn + GARABI-KAMIOIA 15 Tn = GEHIENEZ 20 Tn.
  • ·        Nazioarteko garraioaren araudia betetzen du. 

 

 

 

Frontainer-aren atalak frontoiaren aldean

 

  • ·    Frontoi eramangarri berria, bakarra eta modernoa.
  • ·    Muntaketa eta desmuntaketa erraza.
  • ·    LCD teknologiaz ekipatuta, pantailak eta azken belaunaldiko materialekin egina: metacrilato, altzairua, LED…
  • ·    Eremu desberdinak: jokurako eta erakusketarako.

 

 

MODULU-FRONTOIA (PANELAK)
 
Plaza librearen antza duen frontoia eraiki daiteke. Iparraldeko frontoiak bezala, ezkerreko horma eta sarea izan dezake.
 


DMD (zura) modulu-palenez eta mecano egituraz osatua. 
Iraupen handikoa da eta altura
eta alderdi desberdinez munta daiteke.
 
  • Frontisa: Alturan, 5 m gutxienez eta 12 m gehienez
  • Ezker horma: Luzeran, 6 metro gutxienez eta nahi dena gehienez
  • Sarea